Kirolak,
- Txirrindularitza, Iker Gomezek garaipenarekin esan dio agur junior mailari. ker Gomez Lopez de Goikoetxeak (Quesos Albeniz) goitik despeditu du junior maila, urriaren 6an Atarrabian jokatutako XLIX. Atarrabiako Udalaren Saria irabaziz. Kadeteen bigarren urteko eta juniorren mailako 64 km-ko lasterketa gorabeheratsua esprintean irabazi zuen altsasuarrak, Ellande Larrondekin (URT Velo 64) lehia estua izan eta gero. Quesos Albenizko bere taldekideei dagokienez, Eñaut Oiarbide hamabosgarren sailkatu zen, Sakana Group-Alea taldeko Erik Laiglesia kadetea hamaseigarren, Mikel Viloria hogeigarren eta Iker Begiristain 25. Probako talderik onena Quesos Albeniz-Burunda talde sakandarra izan zen. Quesos Albenizko bere taldekideei dagokienez, Eñaut Oiarbide hamabosgarren sailkatu zen, Sakana Group-Alea taldeko Erik Laiglesia kadetea hamaseigarren, Mikel Viloria hogeigarren eta Iker Begiristain 25. Probako talderik onena Quesos Albeniz-Burunda talde sakandarra izan zen. Iker Gomezek sekulako denboraldia egin du. Finena izan da junior mailan. Junior mailako Nafarroako Challengea irabazi du (24 lasterketek puntuatzen zuten), 865 punturekin. Iker Villar (Lizarra) izan da bigarrena, 724 punturekin. Eñaut Oiarbide bosgarren sailkatu da (243 puntu), Ekain Imaz (Tolosa-Danena) seigarren (224 puntu), Ekaitz Perez hamahirugarren (138 puntu), eta Iker Begiristain hamabosgarren (109 puntu). Guztira hamahiru garaipen lortu ditu 2024an: Atarrabiako Saria, Dicastilloko Saria, Iruñeko Itzuliko hirugarren etapa, Gipuzkoako Itzuliko hirugarren etapa (Mendiko saria jaso zuen baita ere), San Juan Saria, Nafarroako Txapelketa, Nafarroako Klasikoa, Baroneko taldekako erlojupeko txapelketa, Espainiako selekzioarekin, Berako Felix Errandonea Memoriala, Lacturale Trofeoa, Lazkaomendi Proba, Segurako Saria eta Altsasuko Udaberriko Trofeoa. Ikusgarria. Espainiako selekzioarekin lan handia egin du txirrindulari sakandarrak. Junior maila modu ezin hobean itxi du.
- Atletismoa, Altsasuko ferietako Onddo Lasterketa bueltan da. Joan zen urtean ez zen Onddo Lasterketa jokatu, Dantzaleku Sakana Atletismo klubak Altsasuko Udalarekin aurrekontuen kontura izandako aferarengatik. Aurten, bueltan da. Urriaren 19an XV. edizioa jokatuko da. 10:30ean oinezko martxa abiatuko da, 11:00etan korrikako proba (7 km) eta 12:00etan 43. Eskola Krosa. Izena ematea zabalik dago Dantzaleku Sakanako webgunean (10 euro, haurrak izan ezik).
- Saskibaloi denboraldia itxura onean hasi du CBASK-ek. CBASK Narum Fisioterapiak garaipenarekin mustu du kategoria berria, gizonezkoen bigarren maila Autonomikoa. Megacalzado Ardoi taldeari 60-73 irabazi zion Zizurren jokatutako partidan. Partida oso borrokatua izan zen, baina Altsasuko taldea ia uneoro aurretik joan zen, azken txanpan alde txikiarekin. Unai Floresek 17 puntu lortu zituen. Gizonezkoen bigarren maila Autonomikoko liderra San Ignacio-Nasabi da (2 puntu). CBASK Narum Fisioterapia hirugarren da, puntu berberekin. Urriaren 13an talde altsasuarrak, 18:00etan, Gazte Berriak Bar Soto taldea izango du aurkari Nafarroako Unibertsitateko kiroldegian. Emakumezkoen lehen Senior Autonomikoan, CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak lehia bizia izan zuen Navarro Villoslada A taldearekin. Hasieran Altsasuk aurrea hartu zuen eta 10 puntuko aldea izatera iritsi zen, baina Navarro Villosladak partidari buelta eman zion eta, azkenean, 68-65 gailendu zen. Ainhoa Etxaiz izan zen CBASK-eko jokalari aipagarrienetako bat, 15 puntu lortu baitzituen. Sailkapenean, Sanduzelai da liderra (2 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea seigarren da ( puntu 1). Urriaren 13an, 12:00etan, CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak sailkapenean bigarren den Larraona Claret taldea hartuko du Zelandin.