Albisteak,
- Arakil erdia autobusik gabe. Aizkorbe, Izurdiaga, Egiarreta, Ekai eta Satrustegiko biztanleak autoa erabiltzera behartuta daude. Edo autobusak gelditzen diren aldameneko herrira oinez joatera. Aizkorbeko geltokiak eta Ekai eta Satrustegiko markesinek araudia ez dute betetzen. Nafarroako Gobernuak autobus bidezko bidaiarien kontzesio berria eman zuenetik, NBus zerbitzuko autobusek ez dute Aizkorben, Ekain eta Satrustegin gelditzen. Bertako herritarrek autobusak pasatzen ikusten dituzte, besterik ez. Gainera, inolako autobus zerbitzurik ez dute Aizkorben eta Egiarretan. "Arakil erdia garraio publikorik gabe dugu kasik. Lotsagarria da! Ezin dira halako egoerak normalizatu", kexu da Oihana Olaberria Jaka alkatea. "Despopulazioaren kontra egiteko funtsezko elementuak etxebizitza eta garraio publikoa dira, eta bietan Arakilen hankaz gora gaude", gaztigatu du.
-
Lau hamarkadaren ondoren, medikuari agur. Uharte Arakilgo kontsultategian lan egin duen sendagilea jubilatu da. Azkeneko lan eguna lastailaren 24an izan zuen Antonio Fernandino Aragonek. Hiriberri Arakil, Ihabar, Irañeta, Uharte Arakil eta Arruazuko bizilagunen medikua izan denak 44 urteko jardunaren ondoren, 70 urterekin, jubilatu egin da. Bitarte horretan makina bat pertsona zaindu ditu osasunaren profesionalak, eta herritarrek harekin orain arte bizipenak eta osasun kontuak partekatu dituzte.
-
Aralarko santutegiko ateari su eman diote. Lastailaren 26an, larunbata, goizaldean izan zen, eta kixkalita gelditu zen. Daviden izarra eta 'jude' hitza margotu zituzten.Aralarko santutegiko sarrera nagusiari su emanez eraso egin zioten larunbateko goizeko ordu bietan. Horren aurretik Daviden izarra margotu eta haren azpian jude hitza margotu zuten (judua, alemanieraz). Naziek juduak eta beraien ondasunak markatzeko erabiltzen zituzten sinbolo horiek. Atean pintaketak egin ostean, su eman zioten.
Kirolak,
- Pilotan, Joanes Bakaikoa, hanka eta erdia finalerdietan. Lau eta Erdiko B Serieko final laurdenetako ligaxkako bi partida irabazita, eta azken jardunaldiaren faltan, finalerdietan egoteko aukera handia du etxarriarrak. Aukerak:
Hirugarren eta azken jardunaldian, Bakaikoak Senar izango du aurkari, eta Eskirozek Egiguren. Eskirozek, nahiz eta irabazi, ez du txapelketan aurrera egiteko aukerarik. Eskirozek eta Senarrek puntu bana dutenez, irabazi beharra dute, bai hala bai. Bakaikoa Senarren nahia zapuzten saiatuko da, eta Egigurenek dena emango du Eskirozen kontra gailentzeko. Senarrek eta Eskirozek irabaziko balute, bina puntura berdinduta geratuko lirateke Bakaikoa, Senar eta Eskiroz, eta kasu horretan tantoaverageak erabakiko luke. - Areto Futbolean, defentsa akatsek kondenatu zuten Xota. Osasuna Magna Xotak 5-4 galdu zuen Manzanaresen kontra partida estuan. “Zentratuago” egoteko eskaera
Miguel Hernandez entrenatzaileak egindako defentsa akatsetan jarri zuen arreta, taldearen akatsei egotzi zien galdu izanaren errua. “40 minututan zentratuago egon beharra dugu, lehiakortasun berberarekin” nabarmendu zuen, “deskonexio uneak daudelako eta horrek kontrako golak jasotzea sortzen duelako”. Osasuna Magna Xotak 5-4 galdu zuen Manzanaresen kontra partida estuan. “Zentratuago” egoteko eskaera. Miguel Hernandez entrenatzaileak egindako defentsa akatsetan jarri zuen arreta, taldearen akatsei egotzi zien galdu izanaren errua. “40 minututan zentratuago egon beharra dugu, lehiakortasun berberarekin” nabarmendu zuen, “deskonexio uneak daudelako eta horrek kontrako golak jasotzea sortzen duelako”. Lehen mailako liderra Movistar Inter da (9 puntu). Osasuna Magna Xota zortzigarren postuan dago (3 puntu). Azaroaren 1ean, ostiralarekin, Osasuna Magna Xotak sailkapenean hamahirugarren den Noia Portus Apostoli taldea hartuko du Anaitasunan, 19:30ean. Azkeneko bi porrotak atzean utzi nahi ditu talde irurtzundarrak. - Txirrindularitzan, Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak bere denboraldirik onena itxi du. Euren txirrindularien ezaugarriak kontuan hartu dituen egutegi aukeraketa egin duela nabarmendu du taldeak, eta horregatik lortu dituztela euren hemezortzi garaipenak, Mulu Hailemichaelena tartean. Errekorrak apurtu ditu Rural Kutxak, eta arduradunak pozarren daude. Tamalez, Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Josu Etxeberria aurten ezin izan da lehiatu, entrenatzen ari zela auto batek harrapatu eta izandako zauri larriengatik.