Albisteak,
- Maria Solana Espainiako Telebista Publikoko Administrazio Kontseilurako hautagai. Solanak parlamentua utzi egin beharko luke eta Altsasuko alkate Javier Ollok hartuko luke bere eserlekua Geroa Baiko zerrendan. Kontseilua osatzeko hamaika izeneko hautagaien zerrenda adostu zuten atzo Diputatuen Kongresuan.
- Etxarri-Aranatzen agerraldi bateratua egin zuten atzo Stop Zundaketak plataformak, herriko alkateak, Goierriko eledunek, Otsobiko alkateak eta Arabako lautadako ordezkariek. Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea zein izanen den zehazteko eremu horietan hasi dituzten zundaketa lanekin "kezkatuta eta haserre" mintzatu ziren atzoko prentsaurrekoan: "Inolako jakinarazpenik gabe sartu ziren Otsobiko kontzejuarenak diren lurretan, baita lursail pribatuetan ere lanak egitera", adierazi du Gorka Ovejero plataformako kideak. "Azpijokoa" erabiltzen ari dira zundaketa horiek egiteko "presazko" figurari eutsi baitio Espainiako Gobernuak. "Abisurik ez dira helarazten ari presazko lanak direlakoan. Zalantzazkoa iruditzen zaigu larrialdirik ote duten zundaketa horiek", esan zuen Ovejerok.
Larunbaterako mendi martxa bat antolatu dute zundaketen kontra. Larunbaterako mendi martxa bat antolatu dute zundaketen kontra. Iturmendiko plazatik abiatuko dira 09:30ean.
Kirolak,
- Pilotan, Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketan, Zubiriak galdu eta Yabenek irabazi. 27. Guillermo Mazo Memorialeko Etxarrengo jardunaldian lau partida jokatu ziren.
- Saskibaloian, CBASK-eko talde nagusiek ezin izan zuten Zelandin garaipena ospatu
Asteburuan bosgarren jardunaldia dago jokoan. Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan liderraren kontra jokatuko dute altsasuarrek, eta emakumezkoen lehen senior mailan Universidad de Navarraren kontra. CBASK Narum Fisioterapiak liderraren kontra jokatuko du azaroaren 2an, larunbata, 16:00etan, Olaz kiroldegian. Azaroaren 2an, larunbata, 19:00etan, CBASK Gorriz Tattoos taldeak sailkapenean laugarren den Universidad de Navarraren kontra jokatuko du, OPUS-eko kiroldegian. - Taekwondon, Leire eta Irea Etxaniz ahizpek brontzezko domina bana lortu dute Europako Nazioarteko Zirkuiturako baliagarria den Errumaniako Taekwondo Openean. Asteburuan Iruñeko Hiria Openean lehiatuko dira Bargagain klubeko borrokalariak.
- Kiroldegian, Emakumeendako Kirol Topaketak bueltan dira. Sakanako Mankomunitateak Haritz Zaharren Ibilbidea egitera eta zoru pelbikoa lantzeko ariketak egitera gonbidatu ditu emakume sakandarrak. Doaneko ekitaldiak dira, baina aurretik izena eman beharra dago, antolaketarako.
- Futbolean, Asteburuan Nafarroako Futbol Kopako lehen kanporaketak jokatuko dira. Etxarri Aranatzek hamahirugarren multzoan jokatuko du. Azaroaren 1ean, 15:45ean, Rotxapearen kontra jokatuko du Etxarrik San Donato zelaian, eta azaroaren 3an, Berriozarren kontra, 12:00etan, Berriozarren. Abenduaren 3an Rotxapea B izango du arerio.
- Aizkoran, Larunbatean Euskadiko Bigarren mailako Aizkolarien bigarren kanporaketa jokatu zen Balmasedan. Iker Gorriti uhartearra seigarren sailkatu zen, eta ez zen finalerako sailkatu. Aldiz, urriaren 13an Elgoibarren jokatutako lehen kanporaketan Iban Resanok azaroaren 17an Azkoitian jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.
- Txirrindularitzan, Miguel Indurain Fundazioak eta Rural Kutxak Gazte Talentuen 2024ko bekak eman zituzten urriaren 24an Nafarroa Arenan. 56 kirolari gazte dira onuradunak, tartean Siets Goikoetxea Garde eta Ane Berastegi Jaka txirrindulari sakandarrak. Beken helburua 2006-2009 urteetan jaiotakoen esfortzua eta lorpenak aitortzea da.
- BTTn, Sakanako Mankomunitateak eta Barranka Txirrindulari Taldeak BTT irteera berezia antolatu zuten igandean Burgosen. 44,35 km-ko ibilbidean besteak beste, Oña, Frias, Friaseko zubi ikusgarria, Trespaderne, baselizak, kobazuloa... ezagutu zituzten, irteera bikainean. Barrankak urte osorako BTT egutegia du, eta astebururo irteerak egiten ditu.
- Mendia, Sakanako Mendizaleak eta Nafarroako Mendi Eskolak antolatuta, azaroaren 16an Oruxmaps ikastaroa emango da Etxarriko Kultur Etxean, 9:30etik 18:00etara. "Gure mugikorra GPS moduan erabiltzeko ikastaro teoriko praktikoa da" azaldu du Miguel Ulaiarrek (izena ematea, 609 223 681). Mendizaleak Orhiko Tunelean egon ziren igandean, "oso gustura".