Turismo Zuzendaritza Nagusiak Lakita SA enpresari esleitu dizkio Plazaolako Bide Berdeko obrak, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko helburuz. Lanak bide berdearen eta hari lotutako inguruko espazioetan eginen dira, esaterako, atseden guneetan eta aparkalekuetan. Guztira 12 kilometroko tartean eginen dira lanak.
Obrak azaroan bertan hasiko dira, eta haiek despeditzeko bost hilabete beharko direla aurreikusi dute. Esleipenaren zenbatekoa 280.620 eurokoa da, BEZa barne, eta Europar Batasuneko Next Generation funtsen kontura finantzatuko da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez. Plan horrek turismo-sektorean eraldaketa-jarduerak bultzatzen ditu trantsizio berde eta digitalaren eta turismo-lehiakortasunaren hobekuntzaren eremuetan.