Valentziara bidaltzeko material bilketa eginen dute Arakilen

Guaixe 2024ko aza. 5a, 11:21

Izurdiagako kontzeju etxea. ARTXIBOA

Eskatu dute ez eramateko ez arroparik, ez mantarik. Izurdiagan eta Etxarrenen daude bilketa guneak.

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, denboraleak kaltetutako valentziarrak laguntzeko material eta jaki bilketa eginen dute ibarrean. Bilketa bi herritan eginen da, Izurdiagan eta Etxarrenen. Izurdiagan, kontzeju etxean bi egunetan egonen dira materiala eta jakiak jasotzen: azaroaren 5ean eta 6an, gaur eta bihar, 17:00etatik 20:00etara. Etxarrenen, berriz, botika zaharrean jasoko dituzte arakildarrek emandakoak azaroaren 6an eta 7an, 16:00etatik 20:00etara. 

Honakoak eramatea eskatu dute: ura, esnera, hutsean ontziratutako fianbreak eta hestekiak, ontziratutako jatekoak, moldeko ogia, haurrendako esne hautsa, atun latak, pertsonen eta etxeen garbiketarako produktuak, pixoihalak, konpresak eta musukoak.