Ibarreko erakundeak komunikazio arduradunaren bila dabiltza. Kontratatutako pertsonak Sakanako Plan Estrategikoan aurreikusitako jarduerak garatu beharko ditu, besteak beste: zuzendaritzari lagundu, komunikazio kudeatu, edukiak sortu eta ondu eta gizarte sareen kudeaketa.
Interesa duenak eskaera info@sakanagaratzen.com posta elektronikora mezua bidaliz aurkeztu beharko du. Horretarako otsailaren 9ko 23:59ak arteko epea du. Aurkeztu beharreko agirien artean daude Curriculum Vitae akademiko eta profesionala eta euskarako C1 maila egiaztagiria (EGA edo baliokidea).
Ibarreko komunikazioaz arduratzen den pertsonak B mailako kontratua izanen du, lanpostuaren %20ko osagarriarekin. Lanaldi erdian ariko da lanean, 796 ordu zehazki. Bi hilabeteko probaldia pasatzen badu, mugarik gabeko kontratua eginen diote. Urteko ordainsari gordina 15.342,36 eurokoa izanen da. Deialdiari buruzko informazioa sakanagaratzen.com webgunean dago.