NUPeko errektoretza taldea karguaz jabetu da

Guaixe 2025ko ots. 4a, 12:27

Martin Larraza Kintana, eskuinetik bosgarrena. NUP

Martin Larraza Kintana da errektoreetako bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lau errektoreorde berriak eta kudeatzaile berria beren karguez jabetzeko ekitaldia hartu zuen otsailaren 3an. Errektoretza taldean lau kide berri daude. Gainera, Martin Larraza Kintanak ardura berria izanen du. Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea izan da 2019tik, eta aurrerantzean NUPeko Ikerketako Errektoreordetzan ariko da. Ekitaldian izan Unibertsitateko ikastegi eta sailetako ordezkariak izan ziren, Gizarte Kontseiluko burua eta Ikasleen Kontseiluaren ordezkaritza bat izan ziren, baita Nafarroako Gobernuko ordezkaritza ere.

Erlazionatuak