Eskia

200 eskiatzaile Bandres-Karoloren Memorialean

Guaixe 2025eko otsailaren 13a

Bandres-Karolo mendiko eskian Euskal Herrian jokatzen den proba nagusia da. B+K

Irurtzungo talde bat Izabako eski probaren logistikaz arduratzen da

XII. Bandres-Karolo Memoriala jokatuko da larunbatean, otsailak 15, Belagoako mendietan. Banakako mendiko eskiko proba da, eta Euskal Herriko eskiatzaileendako proba kuttuna, mendiko eskian Euskal Herrian jokatzen den proba nagusia baita, euskal Pirinioetan. Antolakuntzatik azaldu dutenez, aurten lineako proba bakarrik jokatuko da eta 200 eskiatzaile ariko dira lehian, antolakuntzak zehaztutako topea.

Aurtengo berrikuntza nagusia da bi egunekoa izan beharrean, egun batekoa izango dela proba. Lineako lasterketa egingo da. Elur baldintzak egokiak dira. A ibilbidea 15-16 km ingurukoa izango da, eta B ibilbidea 9-10 km ingurukoa. Goizean goiz jokatuko da proba, eta dortsalak bezperan, ostiralean, jasoko dira, 17:00etatik 21:00ak arte, Izabako zineman. 

Antxon Bandres Euskal Mendizale Federazioaren presidente izandakoa da, eta Carlos Imirizaldu, Karolo, mendizalea eta mendiko eskiatzailea. Euren omenez sortu zen proba. Antolakuntzan Irurtzungo jendea dago, Karoloren lagunak, eta eskiatzaile sakandarrek ere parte hartu izan dute proban. 

Erlazionatuak

Bandres Karoloren bihotz irurtzundarra

Maider Betelu Ganboa 2023 ots 23 Sakana