Sakanako Mankomunitateak Urdalurgo ur sarearen adar nagusia luzatzea Etxarrendik Irurtzunera luzatzeko proiektua onartu du. Horrekin batera, proiektuaren onura publikoa aitortu zuen. Lanak egiteko, Nafarroako Gobernuak erabaki du presakoa dela proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.
Sakanako Mankomunitatearen nahia litzateke lanak garagartzaroan hastea. Horretarako obra zuzendaritza emateko deialdia egina du, eta lanak udaberri hasierarako emanak nahi lituzke. Urdalurko sarea Etxarrendik Irurtzuneraino eramateko lanek 2.132.725,17 euroko aurrekontua dute. Lan hori finantzatzeko 435.000 euroko mailegua hartuko du ibarreko erakundeak.