Ihoteekin kintoak

Guaixe 2025ko ots. 27a, 10:07

2024ko Uharte Arakilgo kintoak. ARTXIBOA

Otsailaren 27 eta martxoaren 4ra bitartean Uharte Arakilgo, Lakuntzako, Arbizuko eta Etxarri Aranazko kintoen ospakizun egunak izanen dira.

Ihoteekin bat eginez ospatzen dituzte haien egunak Uharte Arakilgo, Lakuntzako, Arbizuko eta Etxarri Aranazko kintoek. Goiztiarrenak Uharte Arakilgoak izanen dira; otsailaren 27an, osteguna, hasiko dituzte ospakizunak eta martxoaren 1era arte iraunen dute. Lakuntzan martxoaren 3an eta 4an, Arbizun otsailaren 28tik martxoaren 4an, eta Etxarri Aranatzen martxoaren 1ean eta 3an eta 4an.

Uharte Arakil
Seikote gazte batek osatzen du aurtengo kinto segizioa: Ainara Altuna Joaquim, Iradi Lakuntza Garatea, Ainara Astiz Mateo, Oihan Gorriti Astiz, Enaitz Arregi Retegi eta Nahia Ihaben Remirez. Nabari-nabaria da non dabiltzan, hasteko koloretako ileordeak eta arropa zaharrak jantziak dituztelako. Gainera, bonboa dute aldean. Baita ospakizunak irauten duen bitartean Maddi Lakuntza trikitilaria eta Mikel Zelaia akordeoi jolea ere. Udalak utzita, kintoak mojek erabilitako eraikinean eginen dute lo hiru egunetan. Eta ospakizuneko lehen bi gaueko parranda han izanen da.

Otsailaren 27an izanen dute lehenengo eguna. Bazkaldu ondoren, gurdi batean baserrietara joan ziren, kinto eskean. Haiekin batera musikariak izan ziren festa giroa Aralar azpian festa giroa jarriz. Hangoak despedituta, Itsesi auzoko goiko aldean segitu zuten kinto eskea. Hangoak eginda, herrian poteoan ibili, taberna batean afaldu eta parrandan segi zuten.

Ostiralean eta larunbatean gosaldu eta kinto eskean ariko dira; ostiralean eskolara bisita eginen dute ere, bertan ihote ospakizuna dutelako. Bi egunetan kinto bazkarian bilduko dira eta, ondoren, ostiralean eskean ariko dira eta larunbatean ihote kalejiran parte hartuko dute. Ondoren, afaria eta parranda; larunbatean kinto gazte eta zaharrak gonbidatuko dituzte. 

Lakuntza
Aurtengo Lakuntzako kintada hamaika gaztek osatzen dute: Ane Arraiza Ondarra, Amets Satrustegi Bakaikoa, Kitzya Valverde Felix, Lide San Sebastian Arraiza, Urritz Alegre Gil, Maddi Gastaminza Betelu, Ametz Lizaur Arrieta, Alain Razkin Andueza, Aitor Aldunate Andueza, Kemen Zabala Ganboa eta Iker Añazco Carrion. Festako protagonistak ere hamabost kinto gazteak izanen dira. Guztiak ere baserritarrez jantzita ibiliko dira kinto eskean, bi egunetan trikitilariak lagun dituztela. Ospakizun egunetako gosariak non egin kinto segizioko kideen arteko zozketa bidez aukeratzen dute.

Martxoaren 3an eta 4an, astelehena eta asteartea, izanen dira haien ospakizunak. Astelehenean kintoak eta kinto gazteak, baserritarrez jantzita, plazan elkartuko dira eta txikitilarien eta bonobaren laguntzaz enpresetan eta herrian zehar diru eske ariko dira. Kinto baten etxean gosaria hartu ondoren diru eskean ariko dira berrira, eta horrela eginen dute bazkaldu ondoren ere. Afaldu ondoren Tolosako inauterietara joanen dira Lakuntzako kintoak. Hurrengo egunean eginkizunak errepikatuko dituzte, eta eskean ariko dira egun osoan zehar; afaldu ondoren Altsasuko ihoteetara joanen dira.

Lakuntzako kintoak dagoeneko plazara atera dira. Sansaastin festetan, patroiaren egunarekin, Alkate dantza dantzatu zuten. Agorrilean ere dantza eginen dute, Lakuntzako pertza dantza, Aralarren. Orduan Biltoki gazte elkartearen izenean ariko dira.

Arbizu
Hamabost gaztek osatzen dute: Irati Igoa Reparaz, Olatz Reparaz Gartziandia, Izarne Mendinueta Arretxe, Diana Manjon Leiza, Maialen Nuñez Flores, Aizeti Baztarrika Lizarraga, Eneko Reparaz Anabitarte, Nahia Iza Mozo, Ane Berastegi Jaka, Aintzira Lizarraga Lizarraga, Eider Murigarren Sarasa, Manu Reparaz Urroz, Izadi Perez Sanzol, Berat Izagirre Mendinueta eta Haizea Urbe Zabala.

Aurtengo kintoek atorran Ajolabayek izena dute idatzita. Ospakizun egunetan koadro txuri-urdineko atorra jantzita izanen dute. Kintoak pasata garbitu eta, atzera ere, festetan jantziko dute. Sanjoanetan kinto eguna izaten da. Goizean kinto eskean arituko dira, ondoren kinto bazkaria izanen da. Dirurik izanez gero, kintoek festetan txaranga ekarri edo beste zerbait eskaintzen diote herriari.

Otsailaren 28an hasiko dituzte ospakizunak, Olatzean afaltzen eta, ondoren, Argibidean parranda egiten. Martxoaren 1ean kintoek ihote ospakizunekin bat eginen dute, eta 2an kinto eskean ariko dira etxez etxe, baserritarrez jantzita, trikitilariak lagunduta eta bonboa joz. DIrua ematen dutenei pastak eta moskatela eskainiko dizkiete. Baserrin bazkaldute dute, poteatzen ariko dira, eta afaldu ondoren Tolosako inauterietara joanen dira. Martxoaren 3an Izarran bazkalduko dute, jubilatu elkartean afaldu, eta Tolosara itzuliko dira ondoren.

Arbizuko kintoek herri ihoteak antolatzen dituzte; martxoaren 4an, haurrendako jolasak eta txokolate jana izanen dira, eta 20:00ak aldera Aittun handiya eta amiñ txikiya izanen dira. Kintoek antolatutako afariaren ondoren, Altsasuko ihoteetara joenen dira kintoak. 

Etxarri Aranatz
Etxarri Aranazko aurtengo kintada 25 gaztek osatzen dute: Eider Ibañez de Opakua Ormazabal, Julene Orella San Martin, Artzai Karasatorre Sureda, Jose Migel Begiristain Medina, Enara Chueca Etxeberria, Hiart Labairu Zubeldia, Iyad Souri El Mecherafi, Miteku Jaka Goikoetxea, Markel Razkin Goikoetxea, Iraia Moro Benjumea, Iker Tello Coyago, Amaiur Martinez de Ordoñana Albarracin, Leire Igoa Unzilla, Enaitz Begiristain Ugalde, June Senar Ormazabal, Alain Bakaikoa Artola, Maddi Garmendia Castellano, Elene Jaka Goñi, Beñat Gomez Maiz, Lur Sasiain Iraurgi, Ane Ijurko Goikoetxea, Maren Bergara Nazabal, Julen Jauregi Lizarraga, Ibai Arana Zabala eta Maia Joâo Goñi.

Kintoek ihoteetako antolakuntzan laguntzen dute, eta martxoaren 1ean, Zalduniyote, eguerdian jokoak eta auzatea antolatu dute, plazan. Martxoaren 3an Aritzalkon afalduko dute, eta ondoren Tolosako inauterietara joanen dira. Martxoaren 4an, asteartea, baserritarrez jantzita baserritarrez jantzita, ttutturrue buruan, kintoak etxez etxeko eskea eginen dute, Txorongo txarangak lagunduta. Eguerdi aldera txrrikumearen zozketa eginen dute eta bazkaran elkartuko dira. 

Kinto ospakizunak ez dira gazte guztiak batuko dituen aurreneko aldia. Beraien ospakizuneko gastuak finantzatzeko kinto eskea egin zuten abenduaren 31n. Helburu berarekin txerrikume baten zozketarako txartelak ere saldu dituzte egun hauetan. Zozketa asteartean, 13:30ean, eginen dute. Horretaz aparte, kinto etxarriarrak jendaurrera gehiagotan atera dira. Olentzeroren segizioari bidea erakusten egon ziren. Gizakunde, andrekunde eta garikunde ihote egunetan txatarraz jantzita, zigorrak eskutan, jendea berotzen ibili dira plazan. Horren ondoren gaztetxean afaldu eta parranda egin dute. Bestetik, kinto etxarriarrek San Kiriko, San Adrian eta Ama Birjinaren egunean dantzakia dantzatuko dute. Dantza ikasteko entseguak maiatza aldera hasiko dituzte.