Eskribarena etxeko proiektua idazteko lanak emanda

Guaixe 2025eko martxoaren 12a

Eskribarena zaharberritu eta alokairurako etxebizitzak eginen ditu udalak.

Kontratuak obra zuzendaritza ere hartzen du.

Arakilgo Udalak Ihabarko Eskribarena etxea birgaitu eta bertan alokairurako etxebizitzak egin nahi du. Eraikina birgaitzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko zerbitzu kontratua Ignacio Olite Lumbreras, Koldo Fernandez Gaztelu eta Made V Arquitectos enpresen aldi baterako batasunari eman dio. Kontratuaren truke 68.226,87 euro (BEZ barne) jasoko dute.