Dozena bat eurodiputatuk gutun bat bidali diete Stéphane Séjournéri (Oparotasunerako eta Industria Estrategiarako lehendakariordea) eta Roxana Mînzaturi (Eskubide eta Gizarte Gaitasunen, Kalitatezko Enpleguen eta Prestakuntzaren lehendakariordea). Gutun horretan, Eskirozko BSHren lantegiari buruzko kezka azaldu diete, eta bi lehendakariordetzei bilera eskatu dietea, itxiera iragarpenaren aurrean irtenbide bat opatzen saiatzeko.
Sumarreko, EH Bilduko, BNGko, ERCko, PSOEko eta Podemoseko ordezkariek bi presidenteordetzei eskatu diete "beren eskumenen esparruan, enpresa matrizearen arduradunekin lehenbailehen harremanetan jartzeko, itxiera iragarpen horren atzean dauden arrazoiak aztertzeko". Gutuna sinatu duten europarlamentarien iritziz, "BSH industria erreferentea izaten jarrai dezake Nafarroan", eta "oparotasunak, enpleguaren kalitatearen defentsak eta eskubide sozialek erronka komun bat dute: deslokalizazioa saihestea eta lantegiak ixtea lan eta gizarte dumpingarekin lotutako arrazoiengatik". Carlos Guzman Contigo-Zurekin eta Izquierda Unidako bozeramailearen ekimena izan zen gutuna bidaltzea.