Sakanan egindako torturari buruzko dokumentala Bartzelonan emanen dute

Guaixe 2025eko martxoaren 17a

Dokumentala mustu zenekoa. ARTXIBOA

Praktika horren inguruko jardunaldi batzuen barruan izanen da. 

Bartzelonak torturaren kontrako jardunaldiak hartuko ditu martxoaren 27tik 29ra bitartean. Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan torturaren eragina aztertuko dute. Euskal Etxeak, Cloteko L’anónima casal popular independentistak eta La Zitzània ateneoak antolatu dute jardunaldia. Egitaraua zabaltzeko, martxoaren 27an, ostegunean, 19:00etan, Arg(h)itzen dokumentalaren emanaldia hartuko du L’anonimak. Ondoren, Martxelo Otamendi izanen da hizlari. Jardunaldia ixteko Nafarroako Torturatuen Sarea aurkeztuko dute larunbat goizean.