Mank-ek gordailu bat eratuko du

Guaixe 2025ko mar. 25a, 11:27

Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Haren bidez ur hodiaren luzatze lanetan ikututako ondasunen jabeei ordainduko zaiela ziurtatu du.

Herri lan bat egiteko lurrak desjabetu behar direnean, administrazioa lurjabearekin harremanetan jarri ezin denean, edo aldeek akordioa ixten ez dutenean, administrazioek gordailu bat eratu beharra dute. Horren bidez bermatzen dute etorkizunean desjabetze horregatik ordainduko dutela. Hala egin du Sakanako Mankomunitateak. Urdalurko ur sarea Etxarrendik Irurtzunera luzatu nahi duen honetan.