Ibilgailu motak herrietan
Ibilgailuen artean auto gehien duen ibarreko herria Irurtzun da: %69,18. Gertu ditu Uharte Arakil %68,65ekin eta Altsasu %68,30ekin. Kontrara, herriko ibilgailuen artean auto gutxien duen herria Irañeta da %49,51rekin. Ergoienan autoak %54,44 dira eta Urdiainen %55,62.
Furgoneta parkerik handiena duen herria Irañeta da %19,42arekin. Ergoienan %16,94 dira eta Urdiainen %14,29. Herriko ibilgailuen artean furgoneta kopururik txikiena duen herria Altsasu da, %9. Aurretik Iturmendi eta Olatzagutia ditu, %9,47 eta %9,63 daude bakoitzean. Irañeta da ere kamioi parke handiena duena, herriko ibilgailuen %12,62 baita. Bakaikun ibilgailuen %11,96 kamioiak dira eta %11,40, berriz, Urdiainen. Kamioi gutxien duen herria Altsasu da, %7,81. Olatzagutia eta Arakil ditu aurretik, bakoitzak %8,46 eta %8,83rekin.
Herrian motozikleta gehien duen herria Irañeta da, %11,65. Herrian motokros zirkuitua izateak eragina izanen du. Bakaikuko ibilgailuen %10,69 motozikletak dira. Bi herrien eta gainerakoen artean alde handia dago. Hurrena Iturmendi da, herriko ibilgailuen %7,28 motozikletak dituenak. Beste aldean Arruazu dago, herriko ibilgailuen %3,17 besterik ez dira mota horretakoak. Arbizu eta Etxarri Aranatz ditu gainetik, %4,49 eta %4,95.
Azkenik, ziklomotore gehien duen ibarreko herria Iturmendi da, herriko ibilgailuen %4,13. Arruazun %3,97 dira eta Bakaikun %3,82. Ziklomotore gutxien dituen herria, berriz, Arbizu da, %1,76. Bere aurretik daude Irurtzun eta Uharte Arakil, %1,81 eta %1,89 hurrenez hurren.
Zenbat ibilgailu pribatu dago zure udalerrian?
Irañetan mila pertsonako 1.416,7 ibilgailu daude. Sakanako kopuru handiena da. Atzetik du Bakaiku 1.316,5 ibilgailu mila pertsonako. Podiuma Arakilek osatzen du 1.266,3 ibilgailu mila pertsonako. Hiru udalerriak ere biztanleria gutxikoak. Beste muturrean, ibilgailu gutxien duen udalerria Altsasu da, 853 mila pertsonako. Irurtzunen 863,3 daude eta Lakuntzan 907,3.
Turismo parkearen antzinatasuna Sakanan
Ibarreko ibilgailuen antzinatasun datuei erreparatuta, zaharrenak Bakaikun daude. Bataz beste 14,2 urte dituzte bakaikuarren ibilgailuak. Irintarrenak gertu daude, 14 urteko antzinatasuna baitute. Eta ergoendarrenak ere ez dira urruti, bataz beste 13,9 urte dituztelako Ergoienako ibilgailuek. Beste aldean, ibarreko ibilgailu parke berriena duen herria Urdiain da, 12,3 urteko bataz besteko “adina” dute urdindarren ibilgailuak. Atzetik dituzte Arruazu, Lakuntza, Arbizu eta Ziordia, 12,5 urteko antzinatasunarekin.
Elektrifikatutako turismoak
Irañetako auto guztien %2 elektrikoak dira. Ziordian, berriz, %1,5 dira, eta Ergoienan %1,2. Baina hiru herritan, Uharte Arakilen, Arruazun eta Bakaikun, ez dago halako autorik. %0,2 dira Urdiain, Altsasu eta Olatzagutian eta %0,3 Arakil, Irurtzun, Etxarri Aranatzen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!