Maalen Beraza

"Elkar animatzen eta pazientzia izaten jakin genuen eta, hara!, orain txapeldunak gara"

Maider Betelu Ganboa 2025ko api. 28a, 12:00

Maalen Beraza Etxarri emakumezkoen Altsasu senior taldea martxan hasi zenetik da bertako jokalaria. Aurten futbola utzi du, taldea gorenean utzita, preferente mailako txapelduna.

Futbola uzteak pena handia ematen dio, baina mailaz igotzeak entrenamendu eta konpromiso gehiago ekarriko du, eta ezinezkoa du. Taldekidek egindako omenaldiarengatik "oso eskertua eta hunkitua" dago. Segitzeko deia egiten die taldekideei. "Gazteei beti esaten diet, ez dezatela futbola utzi, segi dezatela".