Apirilaren 26an, larunbata, ospatuko da Sakanako Etxera Eguna Etxarri Aranatzen, eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldarria egitearekin batera, herri honek gatazkaren ondorio guztien konponbidean aurrera egiteko duen beharra nabarmenduko dute. Aurretik, apirilarne 25ean, ostirala, mustutzea eginen dute.
Antolatzaileen ustez, hurrengo urteak baliatu behar dira espetxeen auzia behin betirako konpontzeko behar diren urratsak azkartzeko, euskal presoen askatasunari begira aurrera egitea ahalbidetuko duen espetxe politika aplikatuz. Gaur egun, preso asko, hirugarren graduaren edo 100.2 artikuluaren bitartez, espetxetik goiz-goizetik atera eta gauean itzultzen dira, boluntario lana edo lan ordaindua egin ondoren; badira ere baldintzapean aske daudenak edo erdi askatasunaren araubidean. Salbuespenak oztopatzen du oraindik espetxeetako auziaren konponbidea. Etxerako bidea egiteko salbuespena dutelako oraindik preso batzuek aurrez-aurre.
Gaineratzen dute, herri honen lana kalean hori gogoraraztea da. Ekin, eta behin eta berriz esan ezin dela hitz egin bakeaz, adiskidetzeaz eta elkarbizitzaz, legea eta espetxe erregelamenduak aplikatuz gero aske egon beharko lukeen preso bakar bat ere kartzelan uzten bada. Espetxean hamarkada asko daramatzaten presoez ari garela diote.
Norabide horretan, egitekoa jendartearen aktibazioa den heinean, presoen auziari konponbide osoa emateko falta dena ikus araziko duen Sakanako Etxera Eguna antolatu dute Etxarri Aranatzen.
Sakanako Etxera Eguna
Etxarri Aranatz
Apirilak 25 ostirala
20:00 Azken ostiral berezia
Harrera Elkartearen inguruko informazioa: Zer da Harrera Elkartea? Zeintzuk dira bere funtzioak?
20:30 Txozna irekiera eta auzatea
21:00 Bertso erronka txozna: Julio Soto eta Iker Zubeldia
22:30 Musika, txoznan.
Apirilak 26 larunbata
10:00 Mural berriaren margoketa, rotondako paretan
12:30 Herritarren arteko desafio froga
14:30 Herri bazkaria (txartelak Xapateron eta Leku Onan)
18:00 Kantuz Taldea
19:30 Kontzentrazio berezia: Aurpegiak konponbideari
20:00 - 22:00 Kontzertua: Andoni Oilokiegi
22:30 - 00:00 La Topadora
00:30 - 02:30 Trikidantz