'Bi t'erdi', Hatortxu Rockeko auzolanaren kanta

Guaixe 2025ko api. 15a, 12:02

ZETAK, Maskak, Mirua, Monsieur leCrepe, Txingili'K eta ZETAKek Hatortxu Rockekin bat egin eta auzolanerako deia egiteko kanta aurkeztu dute.

Uztailean Lakuntzan antolatuko duten Hatortxu Rockerako 7.000 lan txanda baino gehiago bete behar direla jakinarazteko agerraldian Bi t'erdi kantaren eta bideokliparen aurrerapena egin zuten, eta apirilaren 15ean kaleratu dute ZETAK, Maskak, Mirua, Monsieur leCrepe eta Txingili'K taldeek egin dute kantua.