Aralarko egur loteak eskatzeko garaia

Guaixe 2025eko maiatzaren 9a

Aralar mendiaren ikuspegia Lakuntzatik. ARTXIBOA

Aralar Elkarteko bizilagunek eska ditzakete.

Aralar Elkarteak jakinarazi duenez, etxeetarako egur loteak eskatzeko epea zabalik dago. Horretarako eskubidea dute Sakanako hamaika herrik: Hiriberri Arakil, Ihabar, Irañeta, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Etxarri Aranatz eta Lizarragabengoa. Lote bat eskatu nahi duenak maiatzaren 15era arteko epea du. Bere eskaera info@lakuntza.eus posta elektronikoko helbidera bidali behar du. Lote bakoitzak 20 euro balio du. Ordainketa aipatu data baino lehen egin dutenen eskaerak onartuko dituzte bakar-bakarrik. Interesa duenak dirua Caixaren kontu korronte honetan sartu beharko du izen-abizenak eta herria adieraziz: ES6221005385792200022154.

Erlazionatuak

Aralar zaintzen duen elkartea

Erkuden Ruiz Barroso 2018 urt 19 Sakana