Atletismoa

Aitzkibil, korrikalari sakandarren festa

Guaixe 2025eko maiatzaren 19a

Bakarrekoetxea, Aitzkozar eta Tintiniturri elkarteek antolatutako XIX. Aitzkibil kros solidarioa giro ezin hobean jokatu zen

Korrikalari sakandarrak izan ziren protagonistak, haurrak, gazteak, helduak eta beteranoak. Beroa eta ibilbide gorabeheratsua izan zituzten bidaide, baina "oso gustura" parte hartu zuten urteko Sakanako lehen lasterketan. Euskaraldian gaudenez, antolakuntzak irabaziak Euskaraldira edo euskal ekitaldietara bideratuko ditu.