Atletismoa

Inoiz baino sakandarragoa

Maider Betelu Ganboa 2025eko maiatzaren 26a

Lasterketa luzean eta laburrean podiumera igo ziren korrikalariak. Sakandarrak nagusi izan ziren.

XIX. Aitzkibil Krosak ehun korrikalari baino gehiago bildu zituen Bakaikun, korrikalari sakandarren festan. Aritz Etxeberria eta Erkuden San Martin, luzean, eta Iñigo Fernandez de Resana eta Noemi Cordero, motzean, izan ziren irabazleak

Maiatzaren 17an XIX. Aitzkibil elkartasun krosa jokatu zen Bakaikun, Bakarrekoetxea, Aitzkozar eta Tintiniturri elkarteek antolatutakoa. Eguraldia lagun, giro bikaina egon zen. 25 haur inguruk hartu zuten parte txikienen probetan. Aurrebenjaminetan Jon Anda eta Sarabe Ondarra gailendu ziren, benjaminetan Tasio Goñi eta Maren Ruiz de Loizaga, kimuetan Aratz Beltza eta Nahiara Ramos, eta haurretan Leo Alegria, Haitz Larrañaga eta Iraia Etayo. 

Proba nagusiak 79 partaide inguru bildu zituen, eta bero itzelarekin ekin zioten korrikalariek ibilbide gorabeheratsuari. Lasterketa Motza, Bakaiku eta Iturmendiko buelta egiten zuena (4,3 km) 33 korrikalarik osatu zuten. Tartean zeuden kadeteen eta jubenilen mailako korrikalariak, eta beraiek izan ziren, hain zuzen ere, ibilbidea azkarren osatu zutenak, kadete mailako Otxandioko Ekhi Lazkano buru zela (16:22). Bigarren Ekhi Guirado kadete altsasuarra izan zen (17:33). Emakumezkoetan, Siets Agirre kadetea izan zen lehena (24:06). Jubeniletan Jon Orella etxarriarra (18:18) eta Zoe Lanz iturmendiarra (28:41) gailendu ziren. 

Helduen lasterketa motza Iñigo Fernandez de Resana donostiarrak (18:29) eta Noemi Cordero altsasuarrak (22:04) irabazi zuten.

Proba luzeak Bakaiku, Iturmendi eta Urdiain lotu zituen (7,6 km). Gizonezkoetan Aritz Etxeberria altsasuarrak ez zuen areriorik izan (26:54), Ivan Sobredori 42 segundo ateraz (27:12). Hirugarren Eukeni Goikoetxea izan zen (27:52). Lehen herritarra Joseba Galarza izan zen, proban laugarren (29:00). Emakumezkoetan Erkuden San Martin etxarriarrak (38:01) 49 segundo atera zizkion Edurne Riverari (38:50), eta Andrea Claverrek osatu zuen podiuma (39:30). Lehen herritarra Arantxa Jungitu izan zen (49:37). 

Aitzkibil, Euskaraldiarekin
Antolatzaileek auzate ederra prestatu zuten bildutakoendako, eta lortutako etekinak Euskaraldira edo euskararen aldeko ekitaldietara bideratuko dituztela nabarmendu zuten. 

Sakandarrak XIX. Aitzkibil kros solidarioan, sailkapena
Lasterketa luzea (7,6 km)
-Gizonak:
1.Aritz Etxeberria 26:54
2.Ivan Sobredo 27:12
3.Eukeni Goikoetxea 27:52
4.Joseba Galarza 29:00
5.Mikel Arrizabalaga 29:04
6.Felix Benjumea 29:26
7.Iraitz Goñi 29:32
8.Sergio Garcia Eulate 29:40
9.Victor Fernandez 30:24
11.Julen Fuentes 30:48

-Emakumeak:
1.Erkuden S. Martin 38:01
2.Erkuden Rivera 38:50
3.Andrea Claver 39:30
4.Maite Zabaleta 39:40
5.Silvia Perez 43:38
6.Leli Sanchez 46:38
7.Irantzu Arrizabalaga 48:10
8.Arantxa Jungitu 49:37

Lasterketa motza (4,3 km)
-Gizonak:
1.Iñigo Fernandez 18:29
5.Kimetz Arregi 23:29
6.Fermin Azkargorta 24:38
7.Daniel Mateos 24:38
8.Asier Agirre 24:49
9.Jon Etxarri 25:01
10.Imanol Etxarri 25:01
11.Jesus Mari Agirre 25:27
12.Iñaki Urteaga 29:50

-Emakumeak:
1.Noemi Cordero 22:04
2.Nagore Arruti 25:27
3.Jaione Mendinueta 25:27
4.Arantxa Otamendi 26:02
5.Naiara Aranburu 26:15
6.Patricia F. de Garaialde Lazkano 28:25
7.Myrian Sanz  28:50
8.Aitziber Zubieta 29:50

Kadeteak (4,3 km)
-Gizonak:
1.Ekhi Lazkano 16:22
2.Ekhi Guirado 17:33
3.Aratz Mendoza 20:14
4.Jokin Gastaminza 22:04
5.Ouail Maciri  27:20
6.Adei Erdozia 32:36

-Emakumeak:
1.Sihets Agirre 24:06
2.Angela Moreno 24:25

Juniorrak (4,3 km)
-Gizonak:
1.Jon Orella 18:18
2.Iraitz Aritz 30:11

-Emakumeak:
1.Zoe Lanz 28:41
2.Jone Goikoetxea 28:43
3.Elene Andueza 31:11

*Oharra: Luzean eta Motzean sakandarren lehen hamar postuak hartu ditugu kontuan.

Erlazionatuak

"Aitzkibilen oso giro polita egon da"

Maider Betelu Ganboa mai 26