Ergoienako Udalak jakinarazi du Unanun aparkalekua egiteko lanak Excavaciones Macia SM enpresak eginen dituela. Haien truke 38.720 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Aparkalekuak 1.406 metro karratuko azalera izanen du, 85 metro luze eta 18 metro zabal. Lursailak 56 ibilgailurendako aparkaleku jartzeko aukera ematen du ere, hasieran 19 aparkaleku jarriko dira. Haietatik 15 ohiko aparkamendu plaza, eta bina zero isuriko eta mugikortasun mugatuko pertsonen autoendako. Azken lau plaza horien parean seinaleztapen bertikala jarriko da. Gainera, aparkalekuaren sarreraren ondoan hondakinak jasotzeko gunea izanen da.