Eguneko albisteak

2025eko uztailak 18

Guaixe 2025eko uztailaren 18a
Eguneko albistegia Guaixe irratia:

Kiroletan,

Pilotan, Aaron Arbizu, Villabonako Santio Txapelketako finalera.Harkaitz Muruarekin batera, finalerdian garaipen ederra lortu zuten. Finala uztailaren 27an jokatuko da. Uztailaren 17an Villavonako Santio Txapelketako finalerdiak jokatu ziren. Lehen finalerdian Beñat Apezetxeak (Umore Ona) eta Unax Landak (Oiarpe) 22-16 hartu zituzten mendean Beñat Azketa eta Aitor Elizegi (Tartaloetxe).Bigarren finalerdian Harkaitz Muruak (Inttxurre) eta Aaron Arbizuk (Irurtzun) Jorge Fernandez (San Cosme) eta Unax Apeztegia (Oberena) izan zituzten aurkari. Lehia gogorra izan zen. Hasieran Fernandezek eta Apeztegiak hasi ziren hobeki, eta 12-6 aurreratu ziren. Baina Aaaron Arbizu agintzen hasi zen, arerioak estutzen eta behartzen, Apeztegiak zenbait akats egin zituen, eta Muruak eta Arbizuk gora egin zuten. Horrela, azkenean partidaren jaun eta jabe egin ziren Murua eta Arbizu, eta partzial ikusgarriarekin, garaipen itzela lortu zuten, 22-18 irabazita. Villabonako Santio Txapelketako finala uztailaren 27an jokatuko dute Murua-Arbizuk eta Apezetxea-Landak. 

Areto futbol asteburua Lakuntzan. Gaur, ostirala, 17:00etan hasiko da Biltoki Futbito Txapelketa. Asteburuan areto futbola izango da nagusi Lakuntzan, Biltoki areto futbol txapelketa jokatuko baita. Uztailaren 18an, ostirala, 17:00etan hasiko da torneoa, eta uztailaren 19an, larunbata 20:00ak aldera despedituko da ligaxka. Finalak aurrerago jokatuko dira. 

Ligaxka:
Uztailak 18, ostirala
17:00etan Muturbeltz-Pantximon
17:40ean Apatxiek-Basajaun
18:20ean Jinete-Putxurrus
19:00etan Pantximon-Apatxiek
19:40an Jinete-Muturbeltz
20:20an Putxurrus-Basajaun

Uztailak 19, larunbata
11:00etan Apatxiek-Jinete
11:40ean Basajaun-Pantximom
12:20an Muturbeltz-Putxurrus
13:00etan Jinete-Basajaun
Atsedena
17:00etan Muturbeltz-Apatxiek
17:40ean Putxurrus-Pantximon
18:20ean Bsajaun-Muturbeltz
19:00etan Pantximon-Jinete
19:40ean Apatxiek-Putxurrus

Mendi lasterketan, Olatz Azazeta, Goierriko Bi Handien erregina. Altsasuarrak aurrean egin zituen Beasaingo ultrako 90 km-ak, eta erraz gailendu zen.Olatz Azazeta Pelaezek Goierriko Bi Handietan ez zuen areriorik izan (13:48:53). "Oso pozik nago egin nuen lasterketarengatik. Azkenean, amesten duzu, baina ez duzu inoiz horrelakorik espero. Oso polita izan zen lehendabiziko postu hori lortzea eta lasterketa guztian lehena joatea. Horrek lasaitasuna eman zidan" dio Olatz Azazeta txapeldunak. Olatz Azazeta azkar atera zen hasieratik, "hori izan zen estrategia, lehen hiruzpalau orduetan azkar joatea, egunez ahalik eta km gehien egiteko". Alerta metereologikoengatik larunbateko 19:00etara atzeratu zuten irteera. "Beraz, egunez atera ginen, gauean izan beharrean. Horrek eragin handia izan zuen, oso lasterketa azkarra izan zelako lehendabiziko momentutik". Hala ere, "oso ongi" sentitu zen Azazeta. "Horrek esan nahi du entrenamenduak oso ongi doazela". Gauez egin zuten ibilbide gehiena, tartean zatirik teknikoenak, Aizkorriko eta Andraitzeko jaitsierak. "Horrek pila bat moteldu zuen lasterketa. Zentzu horretan, amorrua ematen dit denbora ez zelako nik nahiko nukeena izan, baina uste dut antolakuntzak erabaki egokia hartu zuela, irteera atzeratzearena".  Azazeta "oso eskertuta" dago inguruko guztiekin. "Familiari, lagunei, bikoteari, animatzen zegoen jende guztiari eta boluntarioei eta antolakuntzakoei eskertuta, atzean lan handia dagoelako. Eskerrik asko, Goierriko Bi Handiak egitea etxean bezala sentitzea delako". Sakandar onenak Beasainen. Ehunmilak ultra trailean (171 km, 10.500 m+) Eugeni Etxarte lehen sakandarra izan zen, helmugan 37. postuan (21:15:08). Goierriko Bi Handietan (90 km, 5.500 m+), Olatz Azazeta txapelduna izan zen (13:48:53), eta Gaizka Angulo 30. (13:40:44). Marimurumendi mendi maratoian (42,195 km, 2.300 m+) Ainara Galarza 14. emakumea izan zen (5:19:44), eta Aitor Salinas lehen gizon sakandarra, 195. (5:55:12).