Txirrindularitza

Sakanako Bizikleta Eguna, ate joka

Guaixe 2025eko irailaren 8a

Sakanako Bizikleta Eguna egun polita izaten da. ARTXIBOA

Irailaren 21ean, igandea, izanen da Sakana zeharkatzen duen ekimena, eta irailaren 15a baino lehen eman behar da izena.

XXXI. Sakanako Bizikleta Egunak Irurtzun eta Altsasu lotuko ditu irailaren 21ean, igandea, 9:00etan abiatuta (39 km). Ekimen berezia da, askok lagun artean edo familian egiten dutena. Ekimenean parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, partaide guztiak aseguratzeko eta autobusak, kamioiak eta bestelakoak antolatzeko. 

Izena ematea Sakanako Mankomunitatean (683 343 854) edo ikastetxe eta kiroldegietan egin behar da, irailaren 15a da azken eguna. 10 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Txikiagoek helduez lagunduta har dezakete parte.

Erlazionatuak