Gau Beltz luzea

Guaixe 2025ko aza. 4a, 12:45

Urtetik urtera arrakasta gehiago dute Gau Beltzaren inguruan Sakanan antolatzen diren ekimenek

Gure ohiturak zirenak berreskuratzeko ekimenek erantzun ezin hobea izan zuten. Herri askotan ospatu zen Gau Beltza. Irurtzunen ibilbidea egin zen, Lakuntzan dantzak, ipuinak, Iturrizar kalea eta beste, eta Altsasun bildutakoek beraien beldurrak paperetan idatzi zituzten, eta heriotzaren inguruko istorio batean murgildu eta gero, bukaeran beldurrak sutara bota zituzten. 

Erlazionatuak