Hizketan

"Beti dago tartea zerbait gehiago egiteko"

Eneida Carreño Mundiñano 2025eko azaroaren 12a

Igande honetan Tafallan argituko da zein zortzi bertsolarik kantatuko duten Nafarroako finalean, azaroaren 29an Nafarroa Arenan. 

Hitzordu honek badu berezitasun bat: azken finalaurrekoa Tafallan jokatzen den lehen aldia da. Oholtzan sei bertsolari: Xabat Illarregi, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Joanes Illarregi, Ekain Alegre eta Xabi Maia, Zigor Gartziak aurkeztuta. Kultur gunean, 17:30etan.