Hizketan

"Sakanan meritu handiko kirolariak ditugu eta oso zaila da Sakanako Kirolari Onenak aukeratzea"

Maider Betelu Ganboa 2025eko abenduaren 12a

Abenduaren 12an, ostirala, Sakanako Mankomunitatearen 2024 eta 2025eko Sakanako Kirolari Onenak sarituko ditu, Irurtzunen. Amaia Gerrikagoitiak Kirol teknikaria gidatuko du ekitaldia. 

Luca Martinez txirrindularia, Maialen Larraza palista, Mohammed Hamdi kickboxing borrokalaria, Ane Berastegi txirrindularia, Iñaki Mujika handbike kirolaria eta Maite Beregaña dira Sakanako Kirolari Onenak; Zaldua futbol taldea kirol talderik onena; Sakanako Harri Jasotze eskola euskara gehien bulkatzen duen taldea; eta aipamen bereziak bi dira: David Franco CBASK saskibaloi klubeko kidea, Iratxo mendi elkarteko beteranoak. "Oso zaila izan da aukeraketa".