Hizketan

"Gazteak animatu nahi ditugu. Polita litzateke gurekin irteeretara joatea. Probatu dezatela"

Maider Betelu Ganboa 2026ko urtarrilaren 8a

Sakanako Mendizaleak taldeak 40 urte bete ditu, eta Miguel Ulaiar presidenteak gazteak taldera animatu nahi ditu. 

Ulaiarrek dioenez, "Etxarri Aranazko Udaberri elkartetik sortu zen taldea sortzeko ideia. Bilera bat deitu genuen, eta dena martxan hasi zen. Hilero irteera bat ateratzea zen asmoa, eta 40 urte hauetan hala egin dugu".