Sakanerria

Korrika ibilbidea, Bakaikuko eta Altsasuko udaletako kontuak

Guaixe Irratia 2026ko urtarrilaren 8a

Korrikaren ibilbidea aurkeztu dute, eta Sakanatik martxoaren 23an pasako da, egunez. 

Bakaikun  Bake epaile eta ordezkoaren bila.  Kargurako boluntarioak aurkezteko hamar eguneko epea zabaldu da. 

Auzitegira gobernuaren diru banaketa bat. Altsasuko Udalaren ustez 200.000 euro gehiago jaso zituen joan zen urtean. Altsasuko Udalak administrazioarekiko auzi errekurtso bat aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren garilaren 23ko 220/2025 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, Nafarroako udalei eta kontzejuei dagozkien behin betiko zenbatekoak onartu ziren kontzeptu hau dela eta.