2026/01/11 - 2026/01/18 13:00etan eta 12:00etan

Kontzertua

Haize Txikiak banda zuzenean

Haize Txikiak banda zuzenean
Iortia eta Lakuntzako kultur etxea, Altsasu Lakuntza

Urtarrilaren 11n eta 18an, igandeak, Altsasun eta Lakuntzan, hurrenez hurren, Haize Txikiak bandaren kontzertuak izanen dira. Altsasuko kontzertua Iortia kultur gunean izanen da, 13:00etan, eta sarrerak 3 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean edo txarteldegian. Lakuntzako kontzertua Sansaastin festen barruan izanen da, 12:00etan, kultur etxean. Sakanako musikari gaztetxoak bost egunez entseatzen egon dira Mario Fernandinoren gidaritzapean.