Duela 25 urte...

Argia saria

Guaixe 2026ko urtarrilaren 27a

2001eko Argia Sariko talde argazkia. DANI BLANCO. ARGIA

Beleixe Irratia parte zen irrati Sareak jaso zuen. 

Aralar, Esan Erran eta Beleixe Irratiek (Guaixe Irratia gaur egun) martxan jarritako Sareak Argia aldizkariaren merezimenduzko Argia Saria jaso zuen. Tokiko euskarazko hiru irratiek elkarlanari ekin zioten, Sarea izeneko ekimenari, 2000ko lastailaren 2an. Helburua zen arlo gehiagoetara iristea eta programazioa zabaltzea. Baita aldamenean dauden Larraun, Lekunberri, Araitz-Betelu, Basaburua, Imotz, Ultzama, Odieta eta Sakana elkarren berri izatea. Elkarlanak aitortza jaso zuen. 

Erlazionatuak