Mugaz gaindiko energia komunitateak bulkatzea du xede Enerkide proiektuak. Komunitate horiek aurre egin behar dieten oztopo nagusiak aintzat hartuko dituen metodologia eta tresna kaxa sortuko du. Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak osatzen duten Euroeskualdeak finantzatu du. Proiektuko bazkide diren Euskal Herriko Unibertsitateko eta Sakanako Garapen Agentziako ordezkariek egitasmoaren berri emateko bilera antolatu zuten Dinabiden ilbeltzaren 30ean. Nasuvinsa enpresa publikoaren menpeko den Nafarroako Komunitatea Eraldatzeko Bulegoko eta Sakanako energia komunitateko kideei proiektua zertan datzan azaldu zieten. Gainera, proiektuaren baita energia komunitateei bideratutako tresnaren berri eman zieten.