Jon Arretxeren 'Loreak eta txerriak', gaztelaniaz

Guaixe 2026ko apirilaren 17a

Apirilarne 17an, ostirala, Arbizun, eta apirilaren 21ean, asteartea, Altsasun 'Cerdos y amapolas' liburuaren aurkezpena eginen du idazleak. 

Apirilaren 17an, 19:00etan, Jon Arretxek Cerdos y amapolas, Loreak eta txerriak eleberriaren gaztelaniazko bertsioaren, aurkezpena eginen du, Arbizuko industrialdean dagoen Embutidos Arbizu fabrikan. Aurkezpenaren tokia bitxia izan arren, ez da nolanahikoa; izan ere, liburuan txistor enpresa batean gertatzen den hilketa batekin abiatzen da; Arbizun, hain zuzen ere. Donostian ere aurkezpena eginen du, eta apirilaren 21ean, asteartea, Sakanan izanen da berriz ere lan berriarekin, Arkatz Liburudendak eta Haritza tabernak antolatu duten aurkezpenean (19:00etan, gonbidapenarekin). Txistor pintxoak ez direla faltako aurreratu dute. 

Nobela "beltz-beltza" egin nahi izan zuela aipatu zuen GUAIXE IRRATIAn egindako elkarrizketan: "hilketak, belztasuna...". Nobela honekin Toureren saga, momentuz, alde batera utzi du.