Sareko irratiak Lekunberritik zuzenean ariko dira

Guaixe 2026ko maiatzaren 15a

Unai Zabaleta Alduntzin, Martin Juanena Berekoetxea, Eneida Carreño Mundiñano eta Jon Urtasun Usoz Aralar Irratian.

Aralar Irratiaren Martin Juanena Berekoetxearen azken lan eguna izanen da. 

Karrape Irratiak, Aralar Irratiak eta Guaixe Irratiak Sarea osatzen dute eta astegunetan zuzeneko emanaldia egiten dute elkarrekin 11:00etatik 12:00etara. Normalean, esatari bakoitza bere estudioan egoten da. Baina gaurkoa egun berezia izanen da, izan ere, Karrape Irratiko Unai Zabaleta Alduntzin eta Guaixe Irratiko Eneida Carreño Mundiñano esatariak Aralar Irratiko Lekunberriko estudioan izanen dira Martin Juanena Berekoetxea eta Jon Urtasun Usoz esatariekin batera. Laurek handik emitituko dute. Horretarako arrazoia Juanenak eman du: gaur 67 urte betetzeaz aparte, azken lan eguna baitu. Saioa guaixe.eus webgunearen edo FMko 107,3 dialaren bidez entzuteko aukera izanen da. 

Erlazionatuak

Argia saria

Guaixe urt 27 Sakana