Aitzkibil Lasterketak 20 urte bete zituen eta giro ederrean jokatu zen. Sakandar ugari animatu ziren proban parte hartzera, gazte asko. Korrikalariek Urdiain eta Iturmendi arteko proba laburraren (4,3 km) edo Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku arteko proba luzearen (7,6 km) artean aukeratu behar izan zuten. Aurretik txikien lasterketak jokatu ziren. Bukaeran, auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.