Astekaria

Urdiaindar, iturmendiar eta bakaikuar gazte asko 20. Aitzkibil Lasterketan

Maider Perkaz Urdiain 2026ko maiatzaren 25a

Proba Motzekoak eta Luzekoak batera abiatu ziren.

Proba Luzean Asier Gutierrez eta Maite Beregaña gailendu ziren, eta Motzean Iñigo Fernandez de Retana eta Andrea Galbete. Lasterketak 20 urte bete ditu eta Yala Nafarroa lagundu zuen.

Maiatzaren 16an giro ederra zegoen Urdiaingo eliza aurrean. Bertatik zuen abiapuntua eta helmuga Urdiaingo Tintiniturrik, Iturmendiko Aitzkozarrek eta Bakaikuko Bakarrekoetxeak elkarrekin antolatutako 20. Aitzkibil lasterketak. Nabarmentzekoa da gazte urdiaindar, iturmendiar eta bakaikuar asko animatu zirela parte hartzera. 

Hasieran kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren. 40 haur inguruk parte hartu zuten aurrebenjaminen, benjaminen eta kimuen mailan. 

Proba nagusiaren txanda izan zen segidan. Lasterketa Motzak Urdiain eta Iturmendi batzen zituen (4,3 km), eta Lasterketa Luzeak Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku (7,6 km). Motzean 22 korrikalari sailkatu ziren, kadeteak, juniorrak eta helduak batuta. Iñigo Fernandez de Retana donostiarra (16:16) gailendu zen. Alvaro Paniagua kadete altsasuarra hirugarren iritsi zen (18:59). Nesketan, Andrea Galbete olaztiarra izan zen azkarrena (21:44).

Txikienen mailetan 40 haur inguruk hartu zuten parte, eta proba nagusian, guztira, 80 korrikalari inguruk

Luzean neskalagun altsasuarra duen Asier Gutierrez iruindarrak hasieratik aurrea hartu, eta alde handiz gailendu zen (25:04). Lehen aldia zuen, eta oso polita iruditu zitzaion. Lehen sakandarra Jon Plissonneau altsasuarra izan zen, helmugan laugarren (27:44), eta lehen urdiaindarra Jon Mendia, bosgarren (26:02).

Emakumezkoen podiuma guztiz sakandarra izan zen. Maite Beregaña uhartearra gailendu zen (31:46), Erkuden San Martin etxarriarraren (34:33) eta Miren Rabaz uhartearraren (35:12) aurretik. Azken honek, ez zuen sinistu ere egiten. "Lasterketa polita da, herrien arteko ibilbidea entretenigarria, eta jendeak asko animatzen du. Gogorra da, Bakaikuko aldapa bereziki, baina animoen artean aurrera egiten da" azaldu zuen irabazleak. 

20. urteurrena
Lasterketa Iturmendin jaio zen, Aitzkozar elkarteak antolatuta, izen berberarekin. Ondoren Bakaikuko Bakarrekoetxea elkartea batu zitzaion Aitzkozarri eta bi elkarteek elkarlanean antolatu zuten proba, hamasei urtez. 2023an Urdiaingo Tintiniturri elkartea gehitu zitzaien, eta hiru herriek Aitzkibil izeneko dermioa dutenez, izen hori jarri zioten lasterketari. 

Aitzkibilen 20. urteurrenerako kamiseta berezia atera zuten, "Hiru herri bihotz bakarra" leloarekin.  Yala Palestinak postua jarri zuen, Aitzkibilek aurten Palestina lagundu zuelako. 

Sakandarrak 20. Aitzkibil lasterketan

-Motza (4,3 km)

Kadeteak
Mutilak
1. Alvaro Paniagua 18:59
Neskak
1. Izaro Viana 24:50
2. Maider Mazkiaran 24:50

Juniorrak
Neskak
1. Jone Goikoetxea 21:43
2. Uxue Goikoetxea 28:30

Helduak
Gizonak
1. Iñigo Fdez. de Retana 16:16
3. Ioritz Erdozia 19:16
4. Manuel Perez 19:33
5. Imanol Etxarri 19:47
6. Aitor Gabirondo 20:01
7. Jon Etxarri 20:49
8. Jonathan Medina 21:12

Neskak
1. Andrea Galbete 21:44
2. Irune Goikoetxea 22:40
3. Eki Galartza 23:32
4. Leire Iza 24:41
5. Jaione Iza 24:41
6. Estibaliz Mateos 25:16
7. Ainhoa Pinto 25:17
8. Francis Irigoien 28:29
9. Sarabe Arakama 28:31


-Luzea (7,6 km)

Helduak
Gizonak
1. Asier Gutierrez 25:04
4. Jon Plissoneau 27:44
5. Jon Mendia 26:02
6. Javier Larrea 29:29
7. Oier Agirre 29:38
9. Ekhi Olabide 30:36
10. Inhar Olabide 30:37
11. David Fdez. de Garaialde 30:51
12. Santi Galarza 31:09
13. Antton Zelaia 31:29
15. Oihan Goikoetxea-Ziordia 31:42
16. Luken Goikoetxea-Ziordia 31:58
17. Ibai Perez 32:02
19. Aritz Urrestarazu 33:55
20. Yerai Dominguez 34:07
22. Ismael L. De Goikoetxea 34:21
23. Andoni Azanza 34:40
24. Xabier Lopez 34:41
25. Gaizka Uharte 35:02
26. Joxeja Maiza 35:44
27. Aimar Gastaminza 36:37
28. Mikel Puy 36:36
30. Jesus Bengoetxea 37:50
31. Santi Agirre 38:18
32. Aingeru Azazeta 38:14
33. Iñigo Orella 38:24
34. Iraitz Ariz 38:25
34. Juan Pedro Ariz 38:26
37. Raul Mendoza 39:54
39. Alain Urrutia 40:42
40. Aimar Mena 42:15
41. Karlos Alonso 43:47
42. Iñaki Urteaga 48:02

Neskak
1. Maite Beregaña 31:46
2. Erkuden S. Martin 34:33
3. Miren Rabaz 35:12
4. Maite Zabaleta 35:43
5. Edurne Rivera 37:01
8. Aitziber Etxeberria 39:56
10. Maialen Unanua 40:40
12. Jaione Mendinueta 42:06
13. Patricia Fdez. Garaialde Lazkano 42:22
14. Nagore Arruti 43:46
15. Arantxa Jungitu 44:35

 

Erlazionatuak