243 abeltzainek igo dute azienda natur parkera

Guaixe 2026ko ekainaren 12a

Behorrak Urbasako Auntzusta parajean.

Buru kopuruaren arabera bakoitzari hektarea kopuru bat eman zaio. 

Andian eta Urbasan azienda larratzen ari da. Ardi, behi, txekor, behor, potto, bihoka eta astoak batean eta bestean ikus daitezke. Azienda hori guztia 243 abeltzainena. Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abeltzain bakoitzari dituen buruen araberako larre azalera bat erabiltzeko baimena ematen die. Aurten 243 abeltzainendako 6.020,46 hektarea banatu dira. Hektarea gehien dituen abeltzainak 304,32 ditu eta gutxienak, berriz, 0,42. 

Azalera horiek onartuta, abeltzainek horiek Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntza eskaeran sar ditzakete. Gobernutik gaztigatu dutenez, abeltzainek hamar egun dituzte eman zaien azalera onartu, azaleretarako eskaera berriak egin, aldaketak eskatu, eskualdaketak edo ukoak aurkezteko.