Saretzen

Genero arrakala gidabaimenean ere

Alfredo Alvaro Igoa 2026ko ekainaren 22a

Autoa Uharte Arakilgo Ospitalalde kalerantz. ARTXIBOA

Sakanako gizon guztietatik %70,83 gidabaimena zuen 2024an. Emakumezkoen artean %51,56 ziren

Motordun ibilgailu baten gidabaimena duten sakandarrak 12.712 (%61,50) ziren 2024an. Baina gizonezko eta emakumezko sakandarren arteko aldea 19,26 puntukoa da. Ibarreko 10.659 gizonetatik 7.550k (%70,83) zuten ziklomotorea, motozikleta, turismoa, furgoneta edo kamioia gidatzeko gidabaimena. Sakanako 10.011 emakumezkoetatik gidabaimen bat zutenak 5.162 (%51,56) ziren.

Datu horiek 2014koekin alderatuta, gidabaimena duten sakandarren kopurua hamar urtetan 1,33 puntu igo da. Hau da, hamarkada baten ondoren 493 gidabaimen gehiago zeuden Sakanan. Generoari erreparatuta, hamar urte horietako bilakaera desberdina da. Gizonezkoek dituzten gidabaimen kopuruak 0,84 puntu egin du behera, nahiz eta gizonezkoen populazioa hazi eta haien eskutan 80 baimen gehiago egon. Emakumezko sakandarrek dituzten gidabaimenen kopuruak gora egin du hamar urte horietan: 3,52 puntu gehiago eta 413 gidabaimen gehiago.

Joera horien arrazoia da, alde batetik, gidabaimena zuten gizonezko batzuek adin kontuagatik gidabaimena galdu dutela. Bestetik, emakumezkoek lehen ez zuten gidabaimenik, eta baina belaunaldi gazteek gero eta gehiagok dute.

Joera bera Hego Euskal Herrian errepikatzen da. Hamar urte horietan gidarien kopurua 84.592 hazi da, 1.690.813 iritsi arte. Hazkundea %5,27koa da. Baina emakumezko gidariak 8,77 puntu gehiago dira. Hau da, gidabaimena duten 57.776 emakumezko gehiago daude. Gizonezko gidarien kopurua 2,83 hazi da, 26.816. Nafarroari dagokionez, hamarkada horretan gidarien hazkundea 9,64 puntukoa izan zen. Emakumezko gidarien kopuruak 13,98 puntu hazi zen, Hego Euskal Herriko hazkunderik handiena. Eta gidabaimena zuten gizonezkoena 6,62.

Udalerrika

Ibarreko hamabost udalerrietatik gidari gehien duen udalerria Arakil da, arakildarren %70,20k, 695 pertsonak, gidabaimena du. Iturmendiarren %69,70 gidaria da, 299. Gertu daude Bakaiku (%68,13, 233), Urdiain ((%67,43, 439), Uharte Arakil (%65,93, 509), Arbizu (%65,82, 728) eta Irañeta (%65,70, 113). Koxka bat beherago daude Olatzagutia (%63,25, 912), Etxarri Aranatz (%62,49, 1.594). Sakanako %61,50etik behera sei udalerri daude: Arruazu (%60,66, 74), Lakuntza (%60,55, 809) eta Irurtzun (%60,01, 1.379), Altsasu (%58,39, 4.499), Ziordia (%57,97, 211) eta Ergoiena (%55,90).

Generoari erreparatuta, gizonezko gidari gehien duen udalerria Iturmendi da, %85,05ek gidabaimena du, 182 guztira. Sakanako %70,83ko batez bestekoaren gainetik beste zortzi udalerri daude: Arakil (%79,85, 420), Uharte Arakil (%77,78, 315), Bakaiku (%76.76, 142), Urdiain (%76,19, 256), Olatzagutia (%75,07), Arruazu (%73,85, 48), Arbizu (%72,73, 416), Irañeta (%71,28, 67). Ibarreko batez bestekoaren azpitik sei udalerri daude: Etxarri Aranatz (%69,36, 919), Altsasu (%68,85, 2.681), Ergoiena (%68,45, 141), Irurtzun (%67,85, 806) eta Lakuntza (%66,76, 474). Gizonezko gidari gutxien duen udalerria Ziordia da, %63,96k dute gidabaimena, 126 guztira.

Sakanan emakumezkoen %51,56 dira gidariak. Emakumezkoen eskuetan gidabaimen gehien duen udalerria Arakil da, %59,27 eta 275 baimen. Beste bederatzi udalerri daude bataz bestekoaren gainetik: Irañeta (%58,97, 46), Arbizu (%58,43, 312), Urdiain (%58,10, 183), Bakaiku (%57,96, 91), Etxarri Aranatz (%55,06, 675), Iturmendi (%54,42, 117), Lakuntza (%53,51, 335), Uharte Arakil (%52,86, 194) eta Irurtzun (%51,62, 573). Eta gainontzeko bost udalerriak ibarreko ehunekoaren azpitik daude: Ziordia (%50,90, 85), Olatzagutia (%50,71, 355), Altsasu (%47,70, 1.818), Arruazu (%45,61, 26) eta Ergoiena (%41,85, 77).

Gizonezko eta emakumezko gidarien arteko arrakala Sakanan %19,27 da. Horren gainetik ibarreko zazpi udalerri daude. Alderik handiena Iturmendi dago, 30,63 puntu. Atzetik ditu Arruazu 28,23), Ergoiena (26,60), Uharte Arakil (24,92), Olatzagutia (24,35), Altsasu (21,15) eta Arakil (20,58).

Bi generoen gidarien arteko alderik txikiena Irañetan dago, 12,30 puntuko aldea dago gidabaimena duten gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Beste lau udalerri gertu ditu: Ziordia (13,06), Lakuntza (13,25), Etxarri Aranatz (14,30) eta Arbizu (14,30). Ibarreko bataz bestekoaren azpitik, baina harengandik gertuago daude beste hiru udalerri: Irurtzun (16,22), Urdiain (18,10) eta Bakaiku (18,79).