Ekainaren 26an eta 28an, ostirala eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, Haize Txikiak Bandaren kontzertuak izanen dira, Irurtzungo Gernika plazan eta Etxarri Aranazko plazan, hurrenez hurren. Haize Txikiak Bandaren kontzertuak izanen dira. Haize Txikiak banda Sakanako Haize Berriak bandaren harrobia da; musika eskolen eta bandaren arteko zubia da. 2022 urtean sortu zuten, eta hasieratik funtzionamendua berdina izan da: urtean bi topaketa egiten dituzte, udako oporren hasieran eta Eguberrietako oporretan, eta topaketa hauetan kontzertua prestatzen dute.