Kaos Rural taldearen agurra

Erkuden Ruiz Barroso 2026ko irailaren 3a

Kaos Rural taldeko kideak. ARTXIBOA/UTZITAKOA

Hiru kontzertuko agur bira egin du Iturmendi eta Urdiaingo kideak zituen taldeak, proiektuari amaiera emanez. 

Urtearen hasieran Guaixeri emandako elkarrizketa batean Kaos Rural taldeko kideek esan zuten orainaldia bizi dutela, ez dutela etorkizunean pentsatzen eta ez zutela haien burua musikaren barruan ikusten; taldea bizitzaren beste garai bat baino ez zela. Eta taldearen etapa amaitzeko unea iritsi zaie; abuztuaren 28an eman zuten azken kontzertua Berriogoitin, eta aurretik Iturmendin eta Urdiainen egin zuten agur biraren emanaldiak, kideen herrietan hain zuzen. Esperientzia izugarri positiboa izan dela eta babes handia sentitu dutela esan dute sare sozialetan publikatutako mezu batean.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de 𝐊𝐀𝐎𝐒 𝐑𝐔𝐑𝐀𝐋 (@kaosrural)