Sakanak Iconic europar proiektuaren bilera hartu du

Guaixe

Iconic europar proiektuko bazkideak Dinabiden. SGA

Mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko helburua du egitasmoak. 

Europako beste sei eskualdeekin batera, Sakana Europako Iconic proiektuko parte hartzailea da. Proiektuak mugikortasun iraunkorra du ardatz eta lau urteko iraupena izanen du. Arlo horretan erakundeek esperientzia positiboak trukatuko dituzte, mugikortasun iraunkorraren arloan, eta baliabide politikoaren garapenean lan egingo du. Jasotako esperientziak Sakanako Mugikortasun Plana egiteko baliagarriak izanen dira. Gainera, egitasmo horrek Nafarroa osorako mugikortasun iraunkorreko planak nola idatzi behar diren zehazten lagunduko du.

Iconic proiektuko bazkideak haien aurrez aurreko hirugarren bilera Sakanan egiten ari dira irailaren 15etik 17ara, asteartetik ostegunera. Jardunaldi horretan bazkideek hainbat gai landuko dituzte. Bestalde, Sakanako Garapen Agentziak honakoak ezagutaraziko ditu: Sakanako mugikortasun diagnostikoaren lehen emaitzen aurkezpena, Sakanako mugikortasun azpiegitura eta abar. Horretaz aparte, Iconic proiektuko bazkideak Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuan izan ziren. Han ikastetxeak mugikortasunaren arloan egindako ekimen eta esperientzia guztien berri eman zieten.