Urbasako Marmol harrobia parajean sutea piztu zen ostiralean, irailak 25, 14:52an. Sua itzaltzeko lanetan Lizarra eta Altsasuko parkeetako suhiltzaileak, bi helikoptero, Suteetan Esku Hartzeko Brigada eta foruzainak izan ziren. Sua sasiak erre zituen, baita borda baten ondoko zuhaitzak ere.
Helikopteroak Iturmendiko uharkan ura hartu eta Urbasara igotzen zen sutearen gainean ura botatzera. Iturmendiar batek 40 joan-etorri zenbatu zizkion, bost minuturo bat. Helikopteroak 19:00ak aldera bere jarduna eten egin behar izan zuen ipar haizearekin Urbasan lainoa sartu zelako. Suhiltzaileak han gelditu ziren lanean, eta sutea erabat itzalita larunbateko 16:00etan gelditu zen.
Urbasan bi astetan izan den hirugarren sutea izan zen ostiralekoa. Irailaren 12an Maakansaleiko Zelaia parajean piztu zen eta irailaren 14an Marmol Harrobia inguruan. Bi parajeen artean, lerro zuzenean, 750 metro daude.