Hezkuntza zentroetan Palestinaren alde egin dute

Guaixe

Lanbide Heziketa institutuan egindako bilkura. UTZITAKOA

Genozidioaren hasieraren hirugarren urteurrenaren atarian elkartasuna adierazi nahi izan dute.

Gure haurrak ere badira ekimenak deituta, "Palestinako herriaren kontrako genozidioaren hirugarren urteurrenaren atarian" hezkuntza sektorean mobilizazioak egin ziren atzo, lastailak 1.  Hainbat ikastetxeetan Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin leloa zuten kontzentrazioak egin zituzten irakasleek, gurasoek eta ikasleek. 

LAB, STEILAS, ELA, CCOO, UGT eta Interinook sindikatuek bat egin zuten deialdiarekin. Bestalde, kometak egiteko tailerrak antolatu zituzten zenbait ikastetxeetan. Izan ere, bihar, lastailak 3, 18:00etan, Iruñeko Golen zinemetatik manifestazioa abiatuko da. Mobilizaziora kometak eramateko deia egin dute antolatzaileek. Kometak Gazako haurtzaroa identifikatu eta palestinar herriaren erresistentziarako elementu gisa azaldu nahi dute.