Sakanako Mankomunitateak ibarrean dagoen etxebizitza eskari erreala ezagutzeko ikerketa egiten ari da. Lan horretaz 21 Proiektua taldea arduratzen ari da. Gazteek etxebizitzaren inguruko zailtasun, behar eta kezkak bertatik bertara ezagutzeko, lehenik inkesta bat zabaldu zuten Sakanako Mankomunitatearen webgunetik. Orain topaketa bat antolatu dute. Gazte sakandarrak hitzorduan parte hartzera eta norberaren esperientzia kontatzera animatu dituzte. Topaketa azaroaren 20an, ostirala, 18:00etan, Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan izanen da.