Satrustegiri Errusia deitzen diotelako, pasa den urtean egindako kaleak berritzeko lanetan herrian “plaza gorria” egitea erabaki zuten. Beraz, aurtengoa da plaza gorrian udako solstizioa ospatzen den estreinako aldia. Hori bai, zorua behar bezala babesteko 20-25 cm-ko harea geruza jarriko dute. 21:00ak aldera su txikia piztuko dute eta han txistorra, tripotak eta sardinak prestatuko dituzte; hura izanen da afariko menua. Afaldu ondoren, indarrak hartuta, su handia piztuko dute eta haren gainean saltoka ariko dira.