Zer jan, non salto egin

Guaixe 2019ko eka. 22a, 10:41

“Plaza gorrian” ospatuko dute satrustegiarrek udako solstizioa atzera ere. Igandean, 21:00ak aldera, su txiki bat piztuko dute eta afarirako jatekoak han prestatuko dituzte: txistorra, tripotak eta sardinak. Afaldu ondoren, su handia piztuko dute eta haren gainetik saltoka ariko dira.