Arakilgo herrietako festak abuztuan

Guaixe 2024ko abu. 1a, 12:52

Satrustegiko festetako artxiboko argazki bat.

Abuztuaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, Zuhatzuko festak izanen dira; abuztuaren 16tik 18ra, ostiraletik igandera, Errozko eta Satrustegiko festak, eta abuztuaren 30etik irailaren 1era, ostiraletik igandera, Ihabarko festak.

Zuhatzuko, Errozko, Satrustegiko eta Ihabarko festak izanen dira abuztuan zehar. Arakilgo herriek asburuetan ospatuko ditute festak, ostiraletik igandera, eta lehenengoak zuhatzuarrak izenen dira: abuztuaren 9tik 11ra ospatuko dituzte herriko festak. Ondoren, Errozko eta Satrustegiko festak izanen dira, abuztuaren 16tik 18ra, eta hilabetea amaitzeko, abuztuaren 30etik irailaren 1era, Ihabarko festak izanen dira.

Zuhatzuko festak

Abuztuaren 9tik 11ra

Errozko festak

Abuztuaren 16tik 18ra

2024ko Satrustegiko festetako egitaraua

Abuztuak 16 ostirala

20:00 Txupinazoa.

20:30 DJ Felixekin dantzaldia.

22:00 Herri afaria eta gazta apostua.

00:30 DJ Felixekin dantzaldia.

Abuztuak 17 larunbata

12:00 Patata tortilla dastaketa.

13:00 Futbolina.

17:00 Herri kirolak.

19:00 Pilota partidak.

20:00 Felixekin musika eta mozorraldia.

22:00 Zezentxoa eta traka.

00:30 DJ Felixekin dantzaldia.

Abuztuak 18 igandea

12:00 Meza.

13:00 Otamena eta Mariachi kontzertua.

17:30 Jazinta 'La Potra' Lorena Arangoaren antzezlana.

19:00 Laranja lasterketa.

20:00 Dantzaldia eta Gaixoa ni.

Ihabarko festak

Abuztuaren 30etik irailaren 1era