Frontoia estaltzeko lanak aurreratuta

Guaixe 2025eko maiatzaren 19a

Satrustegiko frontoia aldamioz jantzirik.

Udarako teilatudun frontoia izanen dute satrustegiarrek.

Satrustegiko frontoiari teiladura jartzeko lanak aurreratuta daude. Dagoeneko ezker pareta guztia altuera berean jarrita dago. Porlanezko zutabeak egin eta bat eta besteen gainean egurrezko teiladura duen teilatua jarriko dute langileek. Hura metalezko txapaz estali eta argiteria jarri ondoren, lanak despedituko dituzte. 

Erlazionatuak