Satrustegiko frontoiko lanak despeditzear

Guaixe 2025eko abuztuaren 1a

Satrustegiko frontoiak dagoeneko teiladura du.

Ezker pareta jasota eta teilatua jarrita dago.

Satrustegiko frontoia estaltzeko lanak dagoeneko oso aurreratuta daude. Ezker paretari altura gehiago emanda, teilatua jarrita eta zierrekaldeetan, haizeaz babesteko egitura ere jarrita dago. Pilotaleku eraberritua festetan mustuko du kontzejuak.

Toki erakundeak frontoia estaltzera 244.426,79 euro (BEZ barne) bideratu ditu eta Nafarroako Gobernuaren 80.000 euroko dirulaguntza izan du.  

Erlazionatuak