Iberoko hobitik gorpuak ateratzeko lanean

Guaixe 2015eko apirilaren 23a

Hiru Gurutzeen gainean 43 pertsonen gorpuak daude, tartean hiru uhartearrenak.

Oltzako Zendeako bilera deialdiri 60 pertsonek erantzun zioten larunbatean. Senide, herritar, sindikatu, memoria elkarte eta udaletako ordezkariak egon ziren bileran. Azken horien artean zegoen Uharte Arakilgo Udaleko ordezkaria. Batzartuek senide, elkarte eta udal ordezkariek lan batzordea osatzea eta han ekinbideak zehaztea adostu zuten. Memoria Historikoaren Legean oinarrituta, hobitik gorpuak ateratzeko gastuak Nafarroako Gobernuak ordaintzea erabaki zuten ere.